XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Miarritze bezalako toki aberatsak!.

Itsasoa ere urjin-urjina dago, mahaingain bat bezala, geldi-geldia, phutzu bat bezain maltso, aphaindura berezi batez beztitzen dituela itsas ondoetako hiri, herri eta choko guziak.

Bazter horiek ezagutzen ditugu gure eskuko bost erhiak bezala, hamabost urthe mariñel egon baigira eta askotan gure untzia hiri horietako ur-hegietan baitzagon, bereziki Boué de Lapeyrére amiralaren azpiko zen untzian ginelarik.

ITALIAN SARTZEA

Vintimille hirian dugu Frantziaren eta Italiaren muga.

Hemen egoiten gira oren baten heina guarden esku eta gero jo Italian barna, Erromari buruz.

Iguzkiko orena aitzinatu zaukuten oren batez.

Itsas hegi guzia zelhai-zelhaia da, bizpahiru kilometre barna; herria herriaren gainean; lurrak ederki erabiliak; eremu guziak, landa eta phentze, arbola edo zuhaitz moztuez estaliak, lerroka-lerroka.

Zonbaitek zioten liranja ondoak zirela.

Landa batzu, dena lore edo lili; guk hemen arthoa eta ogia bezala, han gaindi lorea dute uzta handienetarik, hoietarik egiten baitituzte ur-usain mota guziak.

Treina badoa zalhu zalhua, kasik nehun gelditu gabe; ilhuna heldu zauku: adios kanpoko bichta ederra.

Zoin gure chokoetan kokatzen gira, lo edo han zerbait gisaz gauaren iragaiteko.

Erroma gogoan dugu eta horrek arintzen dauku burua, arinago kausiarazten bigarren gaua burdin-bidean, jasangarriago lo eskasak emaiten daukun phizudura hura.

Badakigu Erroman heltzen girela biharamun goizean, argiurratzean.

Goizeko bostak irian, asteartea.

Barnez-barne iragaiten zauku Italiano kargudun bat, orroaz: Roma Binte chinkue minuta.

Erroman ginela hogoi eta bost minutaren buruko.

Hortan, oro lotzen gira jausteko aphailuari, akhidura guziak jadanik ahantziak, oro bozkario.

Erromako garan heltzen gira bostak eta erdietan.

Bezperan ukhana, baginuen bakhotchak karnet ttipi bat: hor ezarria zen zoin etchetan behar ginuen lo egin Erroman ginen denboran, eta zoin ostatuan jan.